Mundua -

2.500 tona

Bi ontziren arteko talkak petrolio isuria eragin du Singapurren

Marea beltzak lau kilometroko luzera eta kilometro bateko zabalera du gutxi gora behera, eta Singapurreko kostaldetik sei kilometrora dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petrolio-ontzi eta zamaontzi baten arteko talkak 2.500 tonako petrolio isuria eragin du gaur Singapurreko itsasartean. 18.000 petrolio upel isuri dira dagoeneko. Malaysiako kostazainek jakitera eman dutenez, Kelana 3 petrolio-ontziak 62.000 tona petrolio zeramatzan.

Singapurreko portuko agintariek (AMP) azaldu duenez, marea beltzak lau kilometroko luzera eta kilometro bateko zabalera du gutxi gora behera, eta Singapurreko kostaldetik sei kilometrora dago.

Petrolio isuriei aurre egiteko mekanismoak martxan jarri dituzte Singapurrek eta Malaysiak, eta garbiketa operazioan 20 ontzi dira lanean jadanik. Petrolioa sakabanatzeko substantziak erabiltzen ari direla azaldu du AMPk, eta baita isuria geldiarazteko hesiak ere.

Waily ontziak eta Kelana 3 petrolio-ontziak talka egin eta gero tripulatzailerik zauritu ez dela ematen du, baina azkenak hamar metroko ebaki sakona izan du, Malaysiako kostazainen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea