Mundua -

Nikotinaren mende

Bi urteko haur indonesiar batek 40 zigarro erretzen ditu egunero

Aitak sartu zion tabakoaren bizioa 18 hilabete besterik ez zituenean. Ordutik, erretzen ez duenean, abstinentzia sindromea pairatzen du eta haserretu egiten da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi urteko haur indonesiar bat famatu egin da 18 hilabete zituenetik nikotinaren mende bizi da, aitak bizia sartu zionetik. Orain bi tabako pakete erretzen ditu egunero, bere gustuko markakoak bakarrik, bestela, haserretu egiten da eta pareta kolpatzen du, abstinentzia sindromeak xurgatuta.

Ardi Rizalek, Sumatra irlako herrixka batean bizi denak, fama handia hartu du Indonesian triziklo batean eserita zigarroak erre eta erre agertzen den bideoak eta argazkiak zabaldu direlako.

"Erabateko mendekotasuna du. Zigarrorik ematen ez badiogu haserretu egiten da, oihuka hasten da eta buruarekin pareta jotzen du", amaren esanetan.

Gurasoek diotenez, haurrak tabakorik erretzen ez badu, ia ez da oinez ibiltzeko gai eta ezin du beste haurtxoekin jolastu. "Zorabiatuta" eta "gaixo" sentitzen dela esaten du.

Ardi Rizal 18 hilabeterekin hasi zen erretzen Mohamed aitak lehenengo zigarroa ahoan jarri zionean. Aitak uste du haurra "nahiko osasuntsu" dagoela eta mendekotasuna ez dela arazo bat.

Indonesia, munduko laugarren herrialdea biztanleriari dagokionez, tabako kontsumoan hirugarren postua du Txinaren eta Indiaren atzetik, eta tabakoaren mendekotasuna oso azkar zabaltzen ari da adin txikikoen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea