Mundua -
Segurtasun estrategia berria
Obamak amaiera eman dio Bushen 'terrorismoaren aurkako guda'ri
Estrategia berriak nazioarteko lankidetza eta aliantzak bultzatu nahi ditu, baina terrorismoaren kontrako borroka ere goraipatzen du; izan ere, AEBek ez diote euren nagusitasun militarrari uko egiten.
Erredakzioa
Gatazka armatua azken aukeratzat jotzen du gaur Etxe Zuriak aurkeztutako segurtasun nazionalerako estrategia berriak; George W. Bushen administrazioak ezarritako guda prebentiboaren doktrinatik urruntzen da horrela Obama.
Segurtasun Estrategia berriak nazioarteko lankidetza eta aliantzak bultzatu nahi ditu, baina terrorismoaren kontrako borroka ere goraipatzen du. AEBetako Gobernuak, Kongresuak eskatuta, zenbait urteetan behin prestatu behar duen dokumentua da hau, eta Obamaren Administrazioak prestatzen duen lehena da.
Segurtasun estrategia berriak nazioarteko kooperazioa eta aliantzak azpimarratzen ditu, eta lehen aldiz, klima-aldaketaren mehatxua jasotzen du, besteak beste.
Era berean, terrorismoaren kontrako borroka goraipatzen du, batik bat, AEBetako barne erradikalismoa.
Dokumentu horrek Al Kaidako talde terrorista eta Ipar Koreako eta Irango programa nuklearrak aipatzen ditu AEBetako areriotzat.