Mundua -

Analisia

Indiako segurtasuna, mehatxupean

Gerrila maoista aspaldi sortu zen, baina orain India osatzen duten 28 estatuetatik 20tan jarduten du eta gero eta indar handiagoz gainera.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indiak barne-segurtasun arazo handia du. Bengala mendebaldean izandako tren ezbeharrak sabotaje itxura du. Susmagarriak: gerrila maoista. Hori horrela bada, ezin ukatu gerrila mehatxu dela segurtasun nazionalarentzat.

Aspalditik jarduten du gerrila honek, baina bere ekintzak eskasak eta ahulak ziren. Orain, ordea, India osatzen duten 28 estatuetatik 20tan jarduten du eta gero eta indar handiagoz gainera. Berdin zaie polizia konboi bati eraso egin, pasa den apirilean egin zuten bezala, 70 polizia baino gehiago hilda, edota zibilen trenen kontrako erasoak egin, triskantza eraginda.

Trenak izan dira beti euren helburu nagusia. Baina, orain arte bahitu egiten zituzten propaganda egiteko, ez zituzten euren bidetik ateratzen.

Gerrila maoistak Indiako lurralde atzeratuenetako nekazariak hartzen ditu bere baitan, aberastasun diferentziak agerian utzita.

Indiako hazkunde ekonomiko oparoak, klase ertaina agertzea erraztu du, populazioaren % 25a hemen kokatzen da; baina gainerakoak miseria gorrian bizi dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea