Mundua -

Rio 2016

NOBeko kide bat atxilotu dute, sarrerak legez kanpo saltzea egotzita

Olinpiar Jokoetako ekitaldietarako sarrerak legez kanpo saltzeko sare batean parte hartu duela uste dute Rio de Janeiroko agintariek.

Patrick Hickey, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kidea. Argazkia: EFE
Patrick Hickey, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kidea. Argazkia: EFE
Patrick Hickey, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kidea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rio de Janeiroko poliziak Patrick Hickey Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kide irlandarra atxilotu du asteazken honetan, abuztuak 17, ustez Olinpiar Jokoetako ekitaldietarako sarrerak legez kanpo saltzeko sare batean parte hartu duelako.

Bertako agintariek ohar batean jakinarazi dutenez, nazioarteko sare horrek Olinpiar Jokoetako sarreren prezioak puzten zituen.

Irlandako Olinpiar Batzordeak Pro 100 enpresa kontratatu zuen Olinpiar Jokoetarako sarreren salmentaz arduratzeko, baina, enpresa horrek THG konpainiari eman zizkion sarrera guztiak.

Agintarien arabera, THG konpainiak 2012ko Olinpiar Jokoetako sarrerak saltzeko baimena eskuratu zuen, baina ez aurtengoak. Horrenbestez, gertatutakoa ikertzen ari dira.

Rio de Janeirokoak Hego Amerikan egiten diren lehen Olinpiar Jokoak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak Olinpiar jokoak Eguneko albisteak Jolasak online