Mundua -
Laguntza humanitarioa
Israeleko Marina prest dago ontzidi solidarioa geldiarazteko
Marinak hiru gerraontzi zabaldu ditu, Gazako Zerrendako blokeoa apurtu eta 10.000 tona laguntza sartu nahi dituzten aktibisten zortzi ontziak geldiarazteko.
Erredakzioa
Israelgo Marinak misilak dituzten hiru gerraontzi prest ditu Gazako Zerrendako blokeoa apurtu eta 10.000 tona laguntza sartu nahi dituzten aktibisten zortzi ontziak geldiarazteko.
Israelek hiru egun daramatza erne, "Askatasunaren ontzidia"ri bizkor aurre egiteko Gazako Zerrendako uren 20 miliak zeharkatzen dituenean.
"Misio erraza da", adierazi du Israelgo Marinako iturri batek, "hainbesteko indarra zabaltzearen arrazoia kalteak gutxitzea da eta harreman publikoetan izan ditzakegun kalteak murriztea ere".
Agintariek adierazi dutenez, aktibisten ontziak Ashdod portu israeldarrera eramango dituzte, bertan atzerritarrak Immigrazio Poliziaren eskutan utzi eta deportatu ditzaten.
"Askatasunaren ontzidia" IHH giza fundazio turkiarrak, Gazaren Erasoarekin Amaitzeko Kanpaina Europarrak, kanpaina greziarrak eta ''Ontzia Gazarantz'' kanpaina suediarrak antolatu dute, Free Gaza Movementekin batera. Orain arte, Gazaren itsas blokeoa apurtzeko egin duten ekintzarik nagusiena da.
Ontzidian 60 jatorri ezberdineko 750 lagun daude, eta haien bi espainiar.