Mundua -
'Askatasunaren ontzidia'
Gertatutakoaren errudunak Espainia eta EB direla uste du GKE batek
Eguerdian eskainitako prentsaurrekoan azaldu dutenez, aurretik Espainiari eta Europar Batasunari laguntza eskatu bazioten ere, ez zuten erantzunik jaso.
Erredakzioa
Kultura, Bakea eta Elkartasuna GKEko presidentearen ustez, Espainiako Gobernua eta Europar Batasuna dira gaur goizean Gazara zihoan ontzian gertatutakoaren "errudunak". Horregatik, Israelen Espainiako enbaxadorea kargutik kentzeko eskaera egingo dute.
Israelgo Armadak eraso egin dio gaur ''Askatasunaren Ontzidia''ri, hau da, 750 pertsona baino gehiago eta Gazarentzat laguntza humanitarioa daramatzaten sei ontziri, eta ondorioz hainbat pertsona hil ditu.
Ontzian doan kooperante baten aita da Manuel Espinar. Eguerdian eskainitako prentsaurrekoan azaldu duenez, aurretik Espainiari eta Europar Batasunari laguntza eskatu bazioten ere, ez zuten erantzunik jaso.