Mundua -

Hondamendi naturala

115 lagun hil dira 'Agatha' ekaitzaren eraginez Erdialdeko Amerikan

Gutxienez 92 lagun hil dira Guatemalan, bederatzi El Salvadorren eta 14 Hondurasen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Agatha ekaitz tropikalak gogor astindu zuen Erdialdeko Amerika asteburuan, eta gutxienez 115 hildako utzi ditu, gehienak Guatemalan. Hala ere, El Salvadorren eta Hondurasen hildakoak izan dira, agintariek gaur argitaratutako txosten ofizialen arabera.

Hildakoen kopuru ofiziala 92koa da Guatemalan, beste 59 lagun larri zauritu dira eta 54 pertsona desagertu dira, Alejandro Maldonado Guatemalako Hondamendi Koordinadora Nazionaleko (Conred) zuzendariak jakitera eman duenez.

111.964 lagun ebakuatu dituzte, beste 29.245 ostatuetara eraman dituzte, 21.465 arriskuan daude eta 27.112 kaltetu ditu ekaitzak, Conredek aurkeztutako txostenaren arabera.

El Salvador eta Honduras

El Salvadorren, bederatzi hildako zenbatu dituzte agintariek. Bestalde, euriteek 14 lagun hil dituzte Hondurasen, Hondamendien Batzorde Iraunkorrak (Copeco) gaur jakinarazi duenez.

Randolfo Funes Copecoko zuzendariordeak azaldu duenez, lagun bat desagertu eta beste lau zauritu dira. 3.227 lagun ebakuatu dituzte, 235 pertsona kaltetu ditu ekaitzak eta 3.168 aterpetxeetan dira.

Euri-jasa bortitzek 3.560 laguni eragin die eta 675 etxebizitza kaltetu ditu. Era berean, beste 63 etxebizitza erabat hondatu ditu ekaitz tropikalak.

Dagoeneko ez du euririk egiten eskualdean, Agatha sortu zuen sistema desagertu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea