Mundua -

Hondamendi naturalak

Sumendia eta ekaitza Guatemalan: irakurle batek handik kontatutakoa

Jose Luis Vejo Millan (Vendejo, Kantabria) Guatemalako hiriburuan bizi da eta bertatik bertara ezagutzen du herrialdeak bizi duen egoera "zaila".

Manu Gimenez

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Vejo Millan (Vendejo) kantabriarra Guatemalako hiriburuan bizi da, Guatemala Hirian, eta bertatik bertara ezagutzen du ertamerikako herrialdeak bizi duen egoera Agatha ekaitz tropikalaren ondorioz (100 hildako baino gehiago utzi ditu) eta Pacaya sumendia piztu delako (hildakoak eta milaka kaltetu utzi ditu).

Vejok eitb.com-en galderei erantzunez adierazi duenez, Guatemalako egoera "zaila da komunikazioak oso kaltetuta daudelako, izan ere, zubiak erori dira eta errepideko zati asko aurretik eraman dituzte uholdeek".

Gainera, "nazioarteko aireportua itxita dago Pacaya sumendiak bota duen harea geruza handiarengatik", azaldu du Vendejoko bizilagunak.

Agatha ekaitz tropikalak botatako euriteen ondorioz "El Salvadorreko eta Honduraseko mugak itxi dituzte, zubiak behera erori direlako". "Urakanak sare elektrikoaren eta ur edangarriaren sistemaren zati bat suntsitu ditu", hori dela eta, Vejok azpimarratu du herritarren behar nagusiak oraintxe "ur edangarria, arropa eta elikagaiak" direla.

Ohikoa den legez, "txikizio handiena nekazal inguruetan gertatu da eta zaila da lurrez bertara iristea, errepideak suntsituta daudelako, eta airez ere ez da erraza sumendiak botatzen duen hareagatik".

Dena dela, Jose Luis Vejo eta "gainerako kolonia espainiarra ongi" omen daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea