Mundua -

8 hilabetez karguan

Japoniako lehen ministroak dimisioa aurkeztu du

AEBek herrialdearen hegoaldean duten base militar bat mantendu nahi izanak polemika handia piztu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yukio Hatoyama Japoniako lehen ministroak dimisioa aurkeztu du. Izan ere, hauteskunde kanpainan AEBek herrialdearen hegoaldean duten base militar bat kenduko zuela promestu bazuen ere, joan den astean basea mantenduko duela iragarri zuen, eta auziak hautsak harrotu ditu Japonian.

Laugarren aldia da jarraian herrialde hartan lehen ministroak agintaldia bukatu baino lehen dimititu duela.

Hatoyamak bere alderdiaren idazkari nagusiari (Ichiro Ozawa) ere eskatu dio dimisioa, hainbat ustelkeria auzitan nahasita baitago.

Azken aldian, lehen ministroaren ospeak behera egin du, nabarmen. Zorra murrizteko ezarri nahi duen plan batek japoniarren artean piztu duen haserrea da kausetako bat.

Haren alderdiko (Japoniako Alderdi Demokratikoa) kide batzuek dimititzeko eskatu zioten, uztailaren 11n hauteskunde garrantzitsuak baitituzte Senatuan, eta porrot egiteak erreformak onartzea galaraz lezake.

Adituek uste dute Naoto Kan Finantza ministroa dela Hatoyama ordezkatzeko hautagai nagusia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea