Mundua -

Tiroketa

Gizon batek epaile bat eta haren laguntzailea hil ditu Bruselan

Antza, epaileak emandako ebazpen batekin desados zegoelako hil ditu biak. Erasotzaileak ihes egitea lortu du. Fiskaltzak agerraldia egingo du datu gehiago emateko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek epaile bat (emakumezkoa) eta funtzionari bat hil ditu Bruselako bake-epaitegi batean, hango komunikabideek iturri judizialak aipatuta baieztatu dutenez. Gertakaria Justizia Auzitegitik hurbil jazo da eta erasotzaileak ihes egitea lortu du, iturri horien arabera.

Lehendabiziko hipotesiaren arabera, epaileak emandako ebazpen batekin desados zegoelako egin dio tiro. Jarraian haren laguntzailea ere hil egin du.

Poliziak ez du informazio gehiagorik eman, baina Fiskaltzak agerraldia egingo du arratsaldean xehetasun gehiago emateko.

Stefan de Clerck Belgikako Justizia ministroak elkartasuna adierazi die biktimen senideei. Erasoa "drama onartezina" dela esan du De Clerckek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea