Mundua -

Europako Batzordea

'Roaming'a ezabatzeari mugak jartzea proposatu du Europako Batzordeak

Sakelako telefonoa Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan erabiltzeko gainkostua 2017ko ekainean kenduko dute behin betiko.

Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskuko telefonoari lotutako 'roaming' gainkostua ezabatzeari mugak jartzea proposatu du Europako Batzordeak. Proposamenak aurrera eginez gero, erabiltzaileek gehienez ere urtean 90 egunez erabili ahal izango dute eskuko telefonoa, atzerrian, gainkosturik ordaindu gabe. Europako Batzordearen esanetan, helburua "bidezko erabilera" egitea eta "abusuak" eragoztea dira.

Sakelako telefonoa Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan erabiltzeko gainkostua, 'roaming' deiturikoa, 2017ko ekainean kenduko dute behin betiko.

"Europako Batzordeak europarren beharren araberako proposamena egiten du: erabiltzaileek beren herrialdeko telefono kuota ordainduta, atzerrian urtean 90 egunez edota 30 egunez jarraian gainkosturik pagatu gabe erabili ahal izan beharko lukete", zehaztu du Europako Batzordeak.

Dena den, 'roaming'aren ezabatzeak dituen kostuak berreskuratzeko gai ez direla eta horrek beren merkatuan eragina duela frogatzen badute, telefonia konpainiek gutxieneko gainkostu bat ezarri ahal izango diete erabiltzaileei, salbuespen gisara.

Europako Batzordeak prezioen inguruko proposamena ere egin du: minutu bakoitzeko gehienez lau zentimo, zentimo bat SMS mezu bakoitzeko eta 0,85 zentimo megabyte bakoitzeko. Dena den, Europako Parlamentuak eta herrialdeek beren onespena eman beharko diote proposamenari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europako herrialdei buruzko albisteak Telefonia mugikorra albisteak Gaurko azken ordukoa