Mundua -

Tragedia

100 lagun baino gehiago hil dira sute batean, Bangladeshen

Sutea Daccako Nimtali auzoan dagoen lantegi batean piztu da, transformadore elektriko bat gehiegi berotu delako. Fabrikak produktu kimikoak produzitzen ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

100 lagun baino gehiago hil eta beste 150 zauritu dira sute batean, Bangladeshen. Daccako alde zaharreko lau eraikuntza kiskali ditu suak, ospitaleetako iturriek eta erreskate zerbitzuek UNB albiste-agentziari jakinarazi diotenez.

Sutea atzo 21:20ean hasi zen (17:20an Espainian), Nimtali auzoan dagoen lantegi batean, transformadore elektriko bat gehiegi berotu zelako. Fabrikak produktu kimikoak produzitzen zituen.

Sugarrak lau eraikuntzatan zabaldu eta suhiltzaileak bertaratu ziren. Kiskalitako 59 gorpu erreskatatu zituzten, erreskate zerbitzuek jakitera eman dutenez.

Ospitalera eraman dituzten beste 13 lagun hil dira erreduren ondorioz, artatzen ari zirenean, ospitaletako iturriek UNBri jakitera eman diotenez.

Erreskatea

Bizilagunek lagunduta, erreskate lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek, eta pertsona gehiago harrapatuta direla uste dute.

Sutea kontrolpean dute dagoeneko, baina eraikuntzetatik kea ateratzen da.

Munduko biztanle-dentsitate handienetarikoa du Daccak, alde zaharrean bereziki, etxebizitza eta eraikuntza eskas ugari direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea