Mundua -
Ekaitz tropikala
170 lagun hilik eta 101 desagertuta 'Agatha'ren ostean, Guatemalan
Horretaz gain, 1.039 eskolatan kalte materialak izan dira eta 442 ostatuk hondatze larriak dituzte.
Erredakzioa
lvaro Colom Guatemalako presidenteak adierazi duenez, 170 lagun dira "Agatha" ekaitz tropikalaren ondorioz hildakoak eta, horretaz gain, beste 101 lagun desagertuta daude, Guatemalako Ikerketa Zentroaren arabera. Biktima kopurua jakitera emateaz gain, presidenteak kalte materialen berri ere eman du. Guztira, 1.039 eskolatan kalte materialak izan dira eta 442 ostatuk hondatze larriak dituzte.
Halaber, "larriena" Santa Cruz La Lagunan dagoen El Jabalito herrixka hustu behar izatea izan dela adierazi du Colomek. Bertan 600 lagun bizi dira. Klaseak gelen erabiltzeko beharraren arabera goizago edo beranduago hasiko dira, eta ostatu moduan erabiltzen ari ez direnetan klaseak emateari ekingo zaioa.