Mundua -

Krisia

Alemaniako Gobernuak gerraostetik murrizketa handiena egin nahi du

Angela Merkelen Exekutiboak 10.000 funtzionari kenduko ditu 70.000 milioi euroko aurrekontu desfasea gutxitzeko, urtean 10.000 milioi murriztuz, 2014. urterarte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Gobernuak aurrekontu defizita urtean 10.000 milioi eurotan murrizteko asmoa du 2014. urterarte, murrizketa gogorra 10.000 funtzionari kenduz eta gainontzeko langile publikoen soldatak % 2,5 jaitsiz. Gerraostetik Alemanian egin den murrizketarik handiena da.

Kabinete alemaniarrak atzo ekion zion murrizketa neurriak eztabaidatzen. Alemaniako finantza publikoen aurrekontuen 70.000 milioi euroko desfasea gutxitzeko urtean 10.000 milioi 2014. urterate.

Gobernuak Defentsa Ministerioari ere murrizketak eskatu dizkio, Armadak dituen 190.000 soldaduetatik 40.000 kendu ditzan.

Exekutiboak Gabonetako aparteko ordainsaria gelditzeko asmoa du ere, 2011an funtzionari publikoentzat.

Zergak zentral nuklearrei ere

Angela Merkelen Exekutiboak 2.300 milioi euro eskuratu nahi ditu ere, industria nuklearrari zergak ezarriz, energia berriztagarriak finantzatzeko Gobernuaren planetan aurrikusitako kopuruaren bikoitza, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea