Mundua -

Liskar ezberdinetan

NATOko hamar soldadu hil dira Afganistanen

2001ean taliban erregimena amaitu zenetik, atzerriko 1.800 soldadu baino gehiago hil dira Afganistanen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Segurtasun Indarren (ISAF) hamar soldadu hil dira Afganistanen izandako liskar ezberdinetan. Bost soldadu Estatuko ekialdean hil dira lehergailu batek eztanda egin ostean, NATOk jakitera eman duenez.

Beste bi soldadu beste lehergailu batek eztanda egin ostean hil dira. Era berean, beste militar bat herrialdeko hegoaldean hil da eraso batean. Azkenik, beste bi soldadu hil dira Estatuko hegoaldean eta ekialdean izandako bi tiroketetan.

Gainera, AEBetako segurtasun enpresa pribatu batentzat lanean ari ziren bi atzerritar hil dira, talibanek Kandaharreko entrenamendu zelai baten kontra eraso egin ostean, Afganistango hegoaldean. AEBetako segurtasun enpresa horrek Afganistango Polizia entrenatzen du.

2001ean taliban erregimena bukatu zenetik, atzerriko 1.800 soldadu baino gehiago hil dira Afganistanen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea