Mundua -
Bratislavako goi-bilera
Erresuma Batuak urtarrilean edo otsailean hasiko du EB uzteko prozesua
Orduan, bi urteko epea hasiko daEuropar Batasuna uzteko baldintzak negoziatzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Erresuma Batuak urtarrilean edo otsailean abiatuko du Europar Batasuneko Itunen 50. artikulua, hau da, Europar Batasuna uzteko prozesua.
Hogeita zazpiek Bratislavan egindako goi-bilera informalaren amaieran Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak azaldu duenez, Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak esan dio ezinezkoa izango dutela aurten abiatzea prozesua, baina "segur aski" prest egongo direla "urtarrilean edo otsailean".
50. artikuluak bi urteko epea ezartzen du EB uzteko baldintzak negoziatzeko.
Tusken esanetan, Hogeita zazpiak "ongi prestatuta" daude negoziazioak hasteko, eta "bihar bertan" has litezke.
Horren ildotik, Erresuma Batuak prozesua abiatu arte ez dutela ezer negoziatuko ohartarazi du.
"Ez da Erresuma Batuaren aurka egiteko; gure prozedurak babestu behar ditugu", nabarmendu du.