Mundua -

Erasoa ez gaitzesteagatik

Israeli Harrotasun Eguneko desfilean ez parte hartzeko galarazi diote

Joan den asteko erasoa ez gaitzesteagatik, antolatzaileek Israel-i desfilean ez parte hartzeko eskatu diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Madrilgo Harrotasun Eguneko desfilean parte hartu behar bazuten ere, Israelgo homosexualek ezin izango dute Espainiako hiriburuan karrozarik atera. Joan den asteko erasoa ez gaitzesteagatik, antolatzaileek Israel-i desfilean ez parte hartzeko eskatu diote gaur.

Uztailaren 3an egingo dute aurtengo desfilea Madrilgo kale nagusietatik. Tel Aviv-eko Udalak ez du Askatasunaren Ontziriak pairatutako erasoa gaitzetsi eta, ondorioz, antolatzaileek ez parte hartzeko eskatu diote Israel-i.

Antonio Poveda Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen Elkarteko presidenteak iragarri du gaur antolatzaileen erabakia.

"Tel Aviv-eko Udalak erasoa ez duela gaitzetsi ikusi dugunean, karroza horren parte hartzea ez babestea erabaki dugu", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea