Mundua -
Segurtasun Kontseilua
Irani zigor gehiago eta zorrotzagoak ezartzea erabaki du NBEk
Brasil eta Turkia zigor berrien aurka daude, eta diplomaziari denbora gehiago eman behar zaiola uste dute. Ahmadineyad Irango presidentearen ustez, zigor horiek "euli nekagarriak" dira.
Erredakzioa
Uranioa aberasteari ez uzteagatik eta bere programa nuklearra nazioarteko ikuskatzeari ez zabaltzeagatik, Irani zigor gehiago ezartzea erabaki du gaur NBEko Segurtasun Kontseiluak, nahiz eta Brasil eta Turkia negoziaketei denbora gehiago ematen saiatu.
Erabakia AEBek babestuta onartu dute, aldeko 12 botorekin; horren kontra Brasilek eta Turkiak egin dute, eta Libano abstenitu egin da.
Brasil eta Turkia zigor berrien aurka daude, eta diplomaziari denbora gehiago eman behar zaiola uste dute, maiatzean Iranekin akordio batera heldu ostean. Orduan potentzia handiak Teheran zigortzeko neurri berriak aztertzen ari ziren jadanik.
Zigor gehiago
Segurtasun Kontseiluko gainerako kideekin asteetan zehar negoziatuostean dokumentua gaur bozkatu dute. Irani armak saltzeko murrizketakezartzen ditu agiriak aurrenekoz, eta Irango ontzien eta hegazkinenikuskapen erregimena gogortzen du.
Era beran, Irango bankuek nazioartean egiten dituzten transakzio guztiak ikuskatuko dituzte.
Hartutako neurriok, AEBek nahi zutenak baino ahulagoak izan dira, baina Moskuko eta Pekineko babesa lortzeko neurriak leundu behar izan dituzte; izan ere, Irani erregaiak blokeatu nahi zizkion Barack Obamaren Gobernuak.
Dena den, Obamaren hitzetan, "zigorrek ez diote diplomaziari atea ixten" eta "Iranek bide ezberdin eta hobeagoa hartzeko aukera dauka".
Ahmadineyad
Bestalde, Mahmud Ahmadineyad Irango presidentearen ustez, zigorhoriek "euli nekagarriak" dira, baina Iranek gogor eutsiko diola esandu.
"Gaur onartutako zigorrak ahozapitzat hartzen ditugu; ahoa garbitu eta zakarrontzira botatzen ditugu", esan du Ahmadineyadek.
Jarrera inozoa
Zigorren alde agertu diren Estatuek, ostera, brasildarren eta turkiarren jarrera inozoa dela uste dute. Maiatzeko akordioak Irani arma atomikoak garatzea galarazten ez diola iritzi diote.
Maiatzaren 18an, Iranen kontrako zigorrak areagotzen dituen ebazpena aurkeztu zuten AEBek, Errusia, Txina, Frantzia, Britainia Handia eta Alemaniaren babesarekin.