Mundua -
AEB
Susmagarri bat atxilotuta, New Jerseyko eta New Yorkeko bonben harira
Hain zuzen ere, 28 urteko Ahmad Khan Rahami da atzemandakoa.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
AEBko agintariek baieztatu dute gizon bat atxilotu dutela, New Yorken eta New Jerseyn izandako atentatuekin lotura duelakoan.
Hain zuzen ere, 28 urteko Ahmad Khan Rahami da atzemandakoa. AEBko nazionalitatea du, baina Afganistangoa da jatorriz. Tiroketa baten ostean atxilotu dute.
ABC News telebista katearen arabera, tiroketan bi polizia eta susmagarria bera zauritu dira, eta, ondorioz, ospitalera eraman behar izan dute.
Susmagarria atxilotu baino lehen, FBIk Rahamiren lau argazki publikatu zituen, azken bi egunetan izandako eztandekin lotura izan dezakeelakoan.
New Yorkeko Poliziak uste du Rahami dela lehergailuak eztanda egin zuen lekutik gertu hainbat bideokamerak grabatutako gizonezkoa.
New Jerseyko Poliziaren iritzian, larunbateko atentatuarekin lotuta dago.