Mundua -

Iruzkina

Iranen kontrako isun-sorta berria

Nazio Batuen Erakundeak Iranen kontra neurriak hartzen dituen laugarren aldia izango da. Herrialde horrek bere proiektu nuklearrarekin aurrera egitea saihestu nahi dute.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iranen kontra NBEren Segurtasun Kontseiluan zigor berriak onartzea espero dute gaur AEBek eta aliatuek. Nazio Batuen Erakundeak Iranen kontra neurriak hartzen dituen laugarren aldia izango da. Herrialde horrek bere proiektu nuklearrarekin aurrera egitea saihestu nahi dute.

Orain arte onartu diren zigorren harira, Irango zenbait agintariri murriztu egin zaie mugimendua atzerrian; nazioarteko bankuetan Irango diru fondoak izoztu egin dituzte; eta mugak jarri dizkiote armen salerosketari. Zigor horiek ez dira oso eraginkorrak izan, izan ere, Iranek aurrera segitu du bere programa nuklearrarekin. Gaur onartuko dituztenak ere ez dira eraginkorrak izango seguru asko.

Zigor horiek onartzeko, Segurtasun Kontseiluko 15 kideetatik 9ren botoa behar dute. Ia seguru aurrera aterako da, zeren Brasil, Turkia eta Libano bakarrik agertuko baitira aurka. Hain zuzen ere, Brasil eta Turkia akordio batera iritsi ziren orain dela gutxi Iranekin, arazoa konpontzen ahalegintzeko eta zigor horien beharrik ez izateko.

Baina, AEBen eta aliatuen iritziz, akordio hori ez da nahikoa Iranen asmo nuklearrak eragozteko. Gertatzen dena da Washingtoni ez ziola batere graziarik egin Turkiaren eta Brasilen protagonismoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea