Mundua -
Erasoa
Zortzi lagun hil dituzte NATOren kontrako eraso batean, Pakistanen
Islamabadetik gertu gertatu da erasoa. 30 ibilgailuk osatutako konboi bati egin diote eraso, Afganistango soldaduak hornitzera zihoazenean.
Erredakzioa
Gutxienez zortzi pertsona hil dituzte eta beste sei zauritu NATOren ibilgailu konboi bati Islamabadetik gertu, Pakistanen, egin dioten erasoan, Geo telebista kateak aipatutako polizia-iturriek jakitera eman dutenez.
Erasoa gauerdia aldera gertatu da, armak zeramatzaten zenbait gizonek 30 ibilgailu inguruk osatzen zuten konboi bati eraso egin diotenean. Ibilgailuak Afganistango NATOren indarrak hornitzera zihoazen erasoa jasan dutenean.
Ibilgailu guztiak geratu dira kiskalita, bertaratutako suhiltzaileak jo eta ke lanean aritu badira ere.
Poliziaren lehenengo txostenaren arabera, gutxienez sei ziren erasotzaileak.