Mundua -

Erasoa AEBn

Atxilotu dute atzo AEBn izandako tiroketaren ustezko egilea

Agintari estatubatuarrek diotenez, ez dute uste ekintza terrorista izan denik, nahiz eta oraindik hipotesia ez baztertu.

Arcan Cetin, Burlingtonen (EEUU) izandako tiroketaren ustezko egilea. Argazkia: EFE
Arcan Cetin, Burlingtonen (EEUU) izandako tiroketaren ustezko egilea. Argazkia: EFE
Arcan Cetin, Burlingtonen (EEUU) izandako tiroketaren ustezko egilea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Burlingtonen (AEB) bost hildako utzi zituen tiroketaren ustezko egilea atxilotu dute. Arcan Cetin izeneko etorkin turkiarra da, estatuko poliziak baieztatu duenaren arabera.

Oak Harborren bizi den 20 urteko gaztea da, erasoaren tokitik 40 kilometrora, hain zuzen ere. Errepide ondotik oinez zihoala atxilotu zuten, bere autoa aurkitu ondoren.

Ez zeraman armarik, eta ez zien agenteei aurre egin. Susmagarria ikusi zutela zioten zenbait dei jaso zituen poliziak, eta horri esker lortu zuten non zegoen jakitea.

Poliziaren arduradunaren esanetan, ez dakite zergatik egin zuen tiro. Ez dute uste ekintza terrorista izan denik, nahiz eta oraindik hipotesia ez baztertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Gaurko azken orduko albistea