Mundua -

Iruzkina

Hegoafrika: Itzalak dituen miraria

Afrikako beste herrialdeak baino aberatsagoa da, baina, beltzei kolpatzen dituen pobrezia handia da nagusi. Zurien batez besteko diru-sarrerak, beltzenak baino zortzi handiz handiagoak dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Transizio politiko eredugarria egin zuen Hegoafrikak, orain fruituak jasotzen ari da. Ia indarkeriarik erabili gabe, Apartheidaren erregimen arrazista atzean utzi eta sistema demokratikoa ezartzeko gai izan zen.

Hori Nelson Mandelari esker lortu zen. Gizon honek ospe handia du nazioartean eta, besteak beste, gizon honengatik eman zion FIFA-k Mundiala antolatzeko aukera Hegoafrikari.

Arrakasta handia da hori Hegoafrikarentzat, baina uka ezina da oraindik arazo asko dituela konpontzeke. Afrikako beste herrialdeak baino aberatsagoa da, baina, batez ere, beltzei kolpatzen dituen pobrezia handia da nagusi . Zurien batez besteko diru-sarrerak, beltzenak baino zortzi handiz handiagoak dira.

Bestalde, arrazen artean nolabaiteko elkarbizitza lortu da, horregatik deitzen diote Hegoafrikari “Ortzadarraren nazioa”, baina agerian dago ez dela konpondu arrazakeriaren arazoa.

Gainera egoera berriarekin ez dira eroso sentitzen zuri asko, azken 15 urteetan ia milioi bat lagunek alde egin dute. Ondorioz, populazio ez da % 10era iristen.

Hegoafrikaren beste arazo larria delinkuentzia da, batez ere, Johannesburgo inguruan. Lapurreta salaketak egin dituzte Mundialera joandako lagunek, eta seguru gehiago ere izango direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea