Mundua -

Haur-ustiapenaren kontra

215 milioi haurrek egin behar dute lan bizirauteko

2004. urtetik, % 3 jaitsi da haurren lana, baina % 20 hasi da 15 eta 17 urte bitarteko nerabeen artean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduan 215 milioi umek lan egin behar dute bizirik jarraitzeko eta horietako 115 milioik "ustiapen baldintza kaskarrenetan" egiten dutela adierazi du Manos Unidasek, Hau-ustiapenaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta. Lan horiek "desohoratu egiten dute haurra eta bizitza osorako mintzen dute", gaineratu duenez. "Mundu osoko milioika helduk begiak ixten dituzte egunero ematen den drama egoera honen aurrean eta agintariek ere berdina egiten dute ustiapenak dakarren hobarien hobe beharrez", organizazioaren arabera.

Save The Childrenen esanetan, munduan lanean diharduten 40 milioi haur eta nerabetatik 10 milioi beren langileen etxeetan dituzte ezkutatuta. Gainera, "benetako esklabutza, lanegun buka ezinak eta abusuak" pairatzen dituztela ziurtatzen du organizazioak.

Garrantzitsuena da, aipatu erakundearen ustez, ume guztien eskubideak errespetatu daitezen eta esklabutzara behartu ez daitezen. Horretarako, babes eta hezkuntza-politika inklusiboak bultzatzea proposatzen du Save The Childrenek, langile guztien beharrak kontuan hartuak izan daitezen eta gizarte mailan enpresen erantzukizun soziala susta dadin.

Intervidaren milurteko helburuen artean, "oinarrizko lehen hezkuntza unibertsala lortzea" dago "lehentasun" gisa, haurren lanaren aurka gogor egiteko eta haurtzaroari etorkizunerako aukera emateko. Era berean, "umeak lanera bidaltzea ekiditeko eta familien ekonomiaren oparotasuna lortzea" ere helburutzat dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea