Mundua -

Ban Ki-moonen ordezko bila

Antonio Guterres portugaldarra, NBEko burua izateko faborito nagusia

Sei bozketa sekretu egin eta gero, Portugaleko lehen ministro ohia da Ban Ki-moonen ordezkoa izateko aukera gehien dituena.

Antonio Guterres. Foto: @AntGuterres
Antonio Guterres. Foto: @AntGuterres
Antonio Guterres. Foto: @AntGuterres

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Guterres Portugaleko lehen ministroa faborito nagusia da NBEko hurrengo idazkari nagusia izateko, iturri ofizialek baieztatu dutenez.

NBEko Segurtasun Kontseiluan sei bozketa sekretu egin dituzte jada, eta Guterres da orain arte babes gehien izan dituena.

Segurtasun Kontseiluak izen bat proposatu behar dio NBEko Batzar Nagusiari, eta azken asteetan bozketa sekretuak egin ditu.

Gaur seigarren bozketa egin dute, hain zuzen ere, eta, horren ostean, Vitali Churkin txandakako presidenteak iragarri du ostegun honetan bozketa formala egingo dute, Segurtasun Kontseiluaren proposamena adosteko.

Erakunde horretako behin betiko bozketa biharko 10:00etan (12:00ak, Euskal Herrian) egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak NBE albisteak Gaurko azken ordukoa