Mundua -
POLIZIA OPERAZIOA ALEMANIAN
Alemania alertan, ihes egin duen ustezko terrorista batengatik
Segurtasun indarrek atentatu bat egiteko lehergaia atzeman dute ihes egin duen ustezko terrorista siriarraren apartamentuan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Alemania alerta maila gorenean dago segurtasun indarrek Jabr Albakr bilatzen ari diren bitartean, izan ere, ustezko terrorista siriarraren apartamentuan, Chemnitz hirian, Alemania ekialdean, atentatu bat egiteko lehergailuak atzeman dituzte larunbatean.
Polizia operazioak aurrera jarraitzen du, eta segurtasun neurriak indartu dituzte herrialde guztiko tren-geltoki eta aireportuetan.
22 urteko ustezko terroristaren apartamentuan, azetona peroxidoa (TATP) aurkitu dute, Estatu Islamikoak erabiltzen ohi duen lehergaietako bat.
Barne Ministerioko bozeramaileak esan duenaren arabera, Alemania “nazioarteko terrorismoaren jopuntuan dago”, eta horrelako kasuek herrialdeak egunero duen arriskua gogorarazten dute.