Mundua -

Alemania

Mila salaketa baino gehiago, haurrei egindako sexu-abusuengatik

Salaketa jarri duten biktima guztiek sexu-abusuak burutu zituzten pertsona izenak publiko egitea eta egindako injustiziak aintzat hartzea exijitu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Gobernuak haurren aurkako sexu-abusuen biktimei artatzeko zerbitzua jarri zuen abian joan den maiatzaren 28an eta dagoeneko 1.000 salaketa baino jaso dituzte.

Sexu-gehiegikerien bi herenak instituzioetan gertatu ziren eta horien erdiak erlijio-zentroetan, ia dena katolikoak, gaur jakinarazi dutenez. Txostenaren arabera, heren batek sexu-abusuak familiaren baitan edo lagun artean jasan ditu. %60a gaur arte inoiz ez da ausartu gertatu zitzaiona kontatzera eta ia %90ak behin baino gehiagotan pairatu zituzten abusuak. Mutilen kasuan, sexu-abusu gehienak erlijio-zentroetan jazo ziren; neskei dagokienez, abusu gehienak terapia-zentroetan eman ziren.

Familiaren baitan edo lagun artean eman diren abusuei dagokienez, biktimak neskak diren kasuak mutilenak baino bi aldiz gehiago dira. Salaketa telefonoz edo Internet bidez egin dituzte eta guztiek eskatu dute erasotzaileen izenak publiko egitea eta egin zuten kaltea aintzat hartzea. "Laguntza oihu bakoitza, biktimen senideen testigantzak lagungarri dira gaur eta etorkizunean sexu-abusuak izatetik babestu ditzake umeak", dio txostenak. Sexu-abusuak sofritu dituzten pertsona horiek 17 eta 79 urte bitartekoak dira, batez beste 50 urte dituzte. Kasu batzuetan salaketa biktimen senideek jarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea