Mundua -

Artea

Berlusconik Caravaggiok margotutako 'Sauloren bihurketa' erosi nahi du

Italiako lehen ministroak 100 milioi euro eskaini dizkio margo lanaren jabea den Odescalchi printzesari. Horrelako erosketen kasuetan Estatua jakinaren gainean jartzeko beharra dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak, Erroman argilunaren erakusteka batean aurkeztu duten Caravaggioren ''Sauloren bihurketa'' margo-lana erosteko asmoa du.

Berlusconik 100 milioi euro eskaini dizkio jabeari, Odescalchi printzesari, 1600 eta 1601 bitarteko margo-lanagatik.

Il Messaggero egunkariaren arabera, 237x189 zentimetro neurtzen taula erosteko negoziaketak duela sei hilabete hasi ziren. Ustez, obrak 50 eta 70 milioi euro bitartean balio ditu.

80. hamarkadan Odescalchik Magnani-Rocca Fundazioari erosi nahi izan zioten margo-lana, gaur egungo prezioaren laurdenagatik, baina azken unean saltzaileek atzera egin zuten.

Egunkariak argitaratu duenez, horrelako salerosketetan, Estatua jakinaren gainean jarri beharra dago.

Erosketa egin ostean, erosleak obra Italiatik atera nahi badu, Estatuari baimena eskatu behar dio eta erakusketa bat egiteko eskatuz gero utzi beharra du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea