Mundua -

Iraken

Estatu Islamikoa Kirkuk erasotzen ari da

Irakeko hedabide ofizialen arabera, ordea, gobernuaren soldaduek aurre egin ahal izan diote Kirkukeko erasoari.

Soldadu irakiarrak Mosulen. Argazkia: EFE
Soldadu irakiarrak Mosulen. Argazkia: EFE
Soldadu irakiarrak Mosulen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoaren miliziak Mosul hiria erasotzen ari dira larunbat honetan, Irak iparraldean, ostiralean suizidak eta bonba-autoak erabilita hiriko zazpi auzo hartu ostean. Errusiako Defentsa-Ministerioak eman du informazioaren berri.

"Ostiralean, Mosulen dauden Estatu Islamikoaren taldeek Kirkuk erasotu zuten, Mosul ekialdetik 140 kilometrotara, zazpi auzo hartu zituzten, eta gaur ere hor jarraitzen dute", azaldu dute Defentsako iturriek, Sputnik albiste-agentzia errusiarraren esanetan.

Irakeko hedabide ofizialek, aldiz, gobernuaren armadak Kirkukeko erasoak saihestea lortu dutela berretsi dute. Ondorioz, etxeratze-agindua ezarri zuten hirian, yihadistak Poliziaren egoitza eta beste eraikin instituzionalak indarrez hartzen saiatu zirenean.

Oraingoz, 18 pertsona hil dira, armadako kideak eta yihadistak indarrez hartutako zentral elektrikoko langileak gehienak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Estatu islamiarra berriak Eguneko albisteak Irakeko albisteak Ekialde Hurbileko albisteak