Mundua -
Irak
5.000 irakiarrek etxetik alde egin behar izan dute Mosulen
Orain dela astebete Mosuleko erasoa hasi zenez gero, 5.070 pertsonek lo egiteko tokia bilatu behar izan dute Al Qayara hirian.
Agentziak | Erredakzioa
5.070 pertsonak etxetik alde egin behar izan dute Irakeko Ninive probintziatik, orain dela astebete Estatu Islamiarreko yihadistei Mosul hiria kentzeko asmoz abiatutako erasoaren ondorioz. Hori baieztatu du Giza Gaietarako NBEren bulegoko bozeramaileak.
Era berean, aipatu du, nazioarteko antolakuntzek eta agintari lokalek prestatutako kanpalekuetara joaten ari diren arren, gehienak Al Qayara hiritik hurbil dauden herrietan omen daude, Mosul hegoaldean, 50 kilometrora.
Horrez gain, "etxetik alde egiten ari den pertsona-kopurua moderatua da oraingoz", esan du. Dena den, egoera "ez da ziurra" eta prest egon beharra dago.