Mundua -

Merkataritza-askatasuna

CETA akordioa ezin duela sinatu esan du Belgikak

“Gaur egun bizi dugun egoeran ezin diogu baiezkoa eman CETA itunari”, azaldu du Paul Magnette Valoniako ministro-presidenteak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Charles Michel Belgikako lehen ministroak astelehen honetan jakinarazi dio Donald Trusk Europar Kontseiluko presidenteari ezin duela CETA akordioa sinatu, baina hurrengo bileran Kanadarekin akordioa sinatzen ahaleginduko dela.

“Gaur egun bizi dugun egoeran ezin diogu baiezkoa eman CETA itunari”, azaldu du Paul Magnette Valoniako ministro-presidenteak.

Duela egun batzuk, Magnettek iragarri zuen presiopean Valoniak ez zuela ezer erabakiko. Ildo horretatik, ultimatumak inposatzen dituzten bitartean ezin izango dutela akordioari buruzko eztabaida lasairik izan eta, ondorioz, hori ez litzatekeela eztabaida demokratikoa izango gaineratu zuen.

“Ez dugu baztertzen Kanadarekin akordiorik sinatzea, baina ez dugu nahi arau sozialak edota ingurumenari buruzkoak jokoan jartzea, ezta zerbitzu publikoen babesa ere. Era berean, ez dugu arbitraje-auzitegi pribaturik nahi, ezta gure lurraldeei eraso egin dakiokeen multinazionalik ere”.

Duela zazpi urte hasi zirela merkataritza liberalizatzeko CETA ituna prestatzen. Europar Batasunaren helburu komertzialarentzat kolpe latza da albiste hori. Era berean, azken egunotan proiektu horri buruzko zalantzak ugaritzen ari dira.

Azken hilabeteotan, herritar askok merkataritza-askatasunaren kontra protesta ugari egiten ari dituzte. Ildo horretatik, multinazionalei botere gehiegi emateak sortu ditzakeen ondorioek kezka horiek handitu dituzte biztanleengan, eta manifestazioak ugarituz joan dira Europako hirietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Zer ari da gertatzen Europan? Belgika albisteak Gaurko azken ordukoa