Mundua -

Bruselan

Kazetariek 'guztia' asmatzen dutela esan du Berlusconik

Kazetarien galderak erantzuteari uko egin dio Italiako lehen ministroak. "Azken finean, gero dena asmatzen duzue", aurpegiratu die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bruselan, Europako gobernuburuak gaur bildu ostean, komunikabideen aurrean adierazpenik ez egitea erabaki du Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak, kazetariek "guztia" asmatzen dutelako, adierazi du.

Kazetarien galderak erantzuteari uko egin dio Italiako lehen ministroak, "azken finean gero dena asmatzen duzue", aurpegiratu die. Kazetariek bileren balorazio bat ematea eskatu diote.

Berlusconik bere adierazpenek eta keinuek prentsan duten oihartzuna kritikatzen duen lehen aldia ez da. Iragan astean, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentea bakarrik utzi zuen prentsaurrekoan, Erroman, eta Paolo Bonaiuti bozeramaileak lehen ministroaren jarrera defendatu behar izan zuen, komunikabideek kritikatu ostean.

Gertatutakoa azaltzeaz gain, "beti eta edonola zerbait arraroa aurkitzeko" komunikabideek duten "obsesioa" salatu zuen Bonaiutik. Azken kasu horretan "sinesgaitza" zen zerbait argitaratu zuten, bozeramailearen ahotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea