Mundua -
AEB
Obamari mezua idatzi laguntza eske eta Inmigrazio poliziak atxilotu du
Etorkinaren emazteak gutun bat bidali zion AEBetako presidenteari senarra ez erbesteratzea eskatuz eta Poliziak herrialdetik etorkinen atxilotze zentro batera eraman zuten. Dagoeneko askatu egin dute.
Erredakzioa
AEBetako inmigrazio Poliziak Kamerungo etorkin bat atxilotu du bere emazteak Barack Obama presidenteari gutun bat idatzi ostean laguntza eske, senarra erbesteratu ez dezaten.
Iragan ekainaren 3an, zenbait agente Herve Fonkou Takoulori hurbildu ziren New Yorkeko bere apartamentuaren aurrean eta Obamari gutun bat idatzi zion galdetu zioten. Bere emaztea izan zela onartzerakoan atxilotu eta New Jerseygo etorkinen zentro batera eraman zuten, erbesteratzearen zain.
Gizona iragan ostegunean askatu egin zuten komunikabideek kasuari buruz galderak egiten hasi ostean.
Inmigrazio eta Aduana Bulegoko (ICE) ordezkariek haien langileek gutuna Takoulo bilatu eta atxilotzeko "era desegokian" erabili zutela onartu dute. Takoulo ingeniaria da eta ez du delitu aurrekaririk.
Gutunean, Takouloren emazteak 2005ean haien ezkontzaren ostean senarrarentzat bizileku baimena eskatuz, baina kasua galdu zuten eta epaileak erbesteratzea agindu zuten.
Bikoteak kasua berrirekitzea eskatu zuen, haien ezkontza legezkoa dela frogatzeko, horrela Takoulo hiritar estatubatuarra bihurtuz.
ICEren arabera, etorkinek politikariei laguntza eske bidaltzen dituzten gutunak legez kanpoko etorkinak aurkitzeko ez dituzte erabiltzen, baina kasu horretan norbaitek araua bertan behera utzi eta iheslarien bilaketa unitateari eman zion gutuna.