Mundua -
Iruzkina
Kolonbia: Uribe gabeko uribismoa
Kolonbiako presidente berriak, Juan Manuel Santosek, karguan aurrekari izan duen Alvaro Uriberen politikarekin jarraituko du, baina presidente ezberdina izango dela iragarri du.
Jesus Torquemada
Kolonbiako presidente berriak, Juan Manuel Santosek, karguan aurrekari izan duen Alvaro Uriberen politikarekin jarraituko du. Hala ere, lehen hitzalditik argi utzi du bera presidente ezberdina izango dela.
FARC gerrilari aurre egingo dio. Kontuan izan behar da bera izan zela politika hori abian jarri zuen Uriberen gobernuko Defentsa ministroa. Uribe presidenteak legea ia urratu zuen hainbat gaitan, bestelako jarrera hartuko du Juan Manuel Santosek. Esaterako, gero eta sinesgarritasun handiago du Uriberen inguruko hainbat pertsonek eskuineko talde paramilitarrekin zuzeneko harremana izan dutela dion informazioak.
Uribek etsai ugari egin zituen bere agintaldian, bai Kolonbia barruan bai kanpoan. Santosek guztiekin harremanak hobetuko dituela hitz eman du. Kolonbia barruan, botere judiziala da Uriberen etsai nagusia, nazioartean Ekuador eta Venezuela.
Juan Manuel Santosek ez du lan erraza ez, Hugo Chavez Venezuelako presidenteak hauteskunde kanpainan bakerako arrisku gisa definitu baitzuen une horretan hautagai zen Juan Manuel Santos. Abuztuaren hasieratik aurrera, ofizialki Kolonbiako presidente berria izango da Santos.