Mundua -

Iruzkina

Arazoa Obamarentzat

Stanley McChrystal jeneralak kritika iraingarriak egin ditu AEBetako presidentearen aurka, eta hori kolpe latza da Afganistango estrategiarentzat.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Stanley McChrystal jenerala, Estatu Batuek Afganistanen dituzten tropen burua, pertsona funtsezkoa da Obama presidenteak herrialde horretan gerra irabazteko duen estrategian.

Talibanak kontrolatzeko soldadu kopurua areagotzea da estrategia, herritar zibilen konfidantza irabaztea, Afganistango gobernuaren Armada entrenatzea eta, presarik gabe, 2011ko udan erretiratzen hastea.

Estrategia hori aurrera eramango duena McChrystal da. Iraken ere arrakasta handiz egin zuen lan hori.

Baina McChrystal pertsona deserosoa izan da Obamarentzat kargua betetzeko izendatu zuenetik.

Iaz, Obamak aste asko behar izan zituen Afganistanera tropak bidaliko zituen eta zenbat bidaliko zituen erabakitzeko. Bitarte horretan McChrystal urduritu egin zen eta hainbat adierazpen egin zituen Obamari presioa egiteko. Hori ez zitzaion batere gustatu presidenteari.

Orain, Rolling Stone aldizkariko erreportaje batean, McChrystalek eta bere laguntzaileek adierazpen iraingarriak egin dituzte Pentagonoko buruzagiei, Estatu Departamentuari eta Obama presidenteari berari buruz.

Hori guztia kolpe latza da Obamak Afganistanen duen planarentzat, eta bertan soldaduak dituen nazioarteko koaliziorako. McChrystal bera da, gainera, soldadu talde horren burua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea