Itxi

Mundua

AEB

Trump: 'Ez nuen botoetan garaitu, legez kanpokoak zenbatu zirelako'

Agentziak | Erredakzioa

'Legez kanpo' emandako milioika boto zenbatu izan ez balira, botoetan ere irabaziko zukeela baieztatu du AEBn hautatu berri duten presidenteak.

  • Donald Trump. Argazkia: EFE

    Donald Trump. Argazkia: EFE

Donald Trump AEBn hautatu berri duten presidenteak esan duenez, hauteskunde-botoetan "nabarmen" irabazteaz gain, boto arruntetan ere garaile izango litzateke, "legez kanpo" bozkatu zutenak (milioika) kontatu izan ez balira.

"Hauteskunde-zentroetan irabazteaz gain, botoen gehiengoa ere nik jaso nuen, legez kanpo bozkatu zuten milioika lagunenak kenduz gero", adierazi du Twiterren.

Trumpen iritziz, "askoz ere errazagoa izango litzateke herritarren boto-kopuruari dagokionez irabaztea, soilik hiruzpalau estatutan kanpaina eginda, 15 estatutan ibili beharrean". "Errazago garaituko nukeen arren, ez nuen estatu txikiak ahaztuta gera zitezen nahi!", esan du.

Hillary Clinton demokratak Trumpek baino bi milioi boto gehiago lortu zituen, baina AEBko hauteskunde-sistemak hautagai errepublikanoari eman zion garaipena.

zion garaipena.

zion garaipena.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena