Mundua -
Frantzia
Parisko barruti bat, hainbat orduz kolapsatuta lapurreta bat dela eta
Gizon batek sei pertsona atxiki ditu bidaia-agentzia baten barruan, eta ondoren ihes egin du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizon bat arma bidaia-agentzia batean sartu da ostiral honetan, arma bat eskuan, Parisko 13. Barrutian, eta barruan zeuden sei pertsona atxiki ditu, baina ondoren ihes egitea lortu du.
Lapurra 18:20an sartu da agentzian, Massena bulebarrean.
20:45ean, Poliziak bukatutzat eman du operazioa, baina agentzian sartu direnean, lapurra ez zegoen bertan.
Frantzia larrialdi egoeran dago iazko azaroaren 13an hainbat terroristek 130 pertsona hil zituztenetik.
Dena dela, gaurko lapurretak ez du loturarik terrorismoarekin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea