Mundua -

Bigarren hauteskundeak

Austria, presidentetarako hauteskundeen errepikapenaren aurrean

6,4 milioi austriar daude botoa ematera deituta, Norbert Hofer ultranazionalistaren eta Alexander Van der Bellen ekologistaren artean hautatzeko.

Presidentegaiak: Norbert Hofer (ezk.) y Alexander Van der Bellen (esk.). Argazkia: EFE
Ultraeskuindar bat eta ekologista bat Austriako presidente izan nahian

1:35

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Austriak presidentetzarako hauteskundeak errepikatuko ditu igande honetan, bere historiako garrantzitsuenak izan daitezkeenak; izan ere, Norbert Hofer ultranazionalista eskuin muturreko lehen presidente bihur daiteke Europan.

Ia 50 hilabete iraun duen kanpaina amaiezinaren ostean, Hoferren (45 urteko ingeniari aeronautikoa) eta Alexander Van der Bellen ekologistaren (72 urteko Ekonomia katedradun ohia) artean aukeratu beharko dute botoa ematera deituta dauden 6,4 milioi austriar inguruk.

Joan zen maiatzaren 22an, alderdi "Berdea"ren antzinako buruak 31.000 botogatik bakarrik gailendu zitzaion bere aurkari ultranazionalistari (% 50,35 eta % 49,65), posta bidez lortu zituen boz mordoari esker.

Aitzitik, Hoferrek eta bere alderdiak, Austriako Alderdi Liberalak (FPÖ), aurkeztutako inpugnazio baten ostean, Auzitegi Konstituzionalak emaitza baliogabetzea eta hauteskundeak errepikatzea erabaki zuen.

Hasiera batean demokrazia tradizio luzeko herrialde batean "bitxikeria" gisa hartu zena, kontu irrigarria bihurtu zen joan zen irailean, Barne ministerioak aitortu egin baitzuen hauteskundeen legezkotasuna bermatu, posta bidezko gutun-azalen itsasgarriarekin izandako arazoa bat zela-eta.

Horren aurrean, hauteskundeen errepikapena beste bi hilez atzeratu zen, eta azkenik igande honetan egingo dira, nazioartean ikusmin handia piztuta.

Mundu osoko 600 kazetari baino gehiago kreditatu dira inoizko hauteskunde zalantzazkoenen nondik norakoen berri emateko.

Austriako analisten arabera, Hoferrek irabaziz gero, kolpe latza litzateke sozialdemokratek eta demokristauek osatzen duten Vienako koalizio Gobernuarentzat, dagoeneko ahul dagoena.

Horrez gain, alboan duen Alemanian eragiteko ahalmena ere izan dezake, datorren urtean egingo baitituzte hauteskundeak bertan, eta Alemaniarentzako Alternatiba (AfD) eskuin muturreko alderdi berriaren gorako joera nabaria da.

Frantziak ere arreta bereziarekin begiratzen dio Austriari, 2017an egingo dituztelako presidentetzarako bozketak ere, eta Marine Le Pen Fronte Nazional eskuineko alderdiaren gidaria (FPÖ-ko buru den Heinz Christian Stracheren lagun handia) bigarren itzulirako sailkatuko dela ematen duelako.

Bestalde, Van der Bellen gailenduz gero, nolabaiteko "joera aldaketa" izango litzateke mendebaldeko herrialdeetan, Brexitaren eta Donald Trumpen garaipen "populisten" ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa bideoak Gaurko azken orduko albistea Austria