Mundua -

Iruzkina

Partida ikusgarria G-20ren Goi-bileran

Barack Obama eta Angela Merkel oso ideia kontrajarriekin iritsi dira bilerara. AEBetako presidenteak pizgarri fiskalekin jarraitu nahi du; Alemaniako kantzilerrak, berriz, kendu egin nahi ditu.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEB eta Alemania aurrez aurre. Ez da mundialeko partida eta ez da Hego Afrikan jokatuko. Kanadan izango dira aurrez aurre G-20ren Goi-bileran.

Barack Obama eta Angela Merkel muturreko ideia eta jarrerekin iritsi dira Torontora. Duela bi urte krisi ekonomikoa lehertu zenean G-20 osatzen duten herrialde guztiek bat egin zuten ekonomia suspertzeko neurriak hartu behar zirela adosterakoan. Hau da, diru publikoa merkatuan jarri behar zela. Gaur egun, ordea, Alemania diru hori erretiratzearen aldekoa da eta jarrera horretara darama Europa. Merkelek uste du krisiaren okerrena iragan dela eta orain politika ekonomiko zorrotzagoa eta gastu publikoa murriztu behar dela. Obama, berriz, pizgarri fiskal horiek mantentzearen aldekoa da.

Finantza sistema bera arautzeko unean ere ez datoz bat. Arautzea beharrezkoa ikusten dute herrialde denek. Alemaniak eta Europak arrisku handiko inbertsio fondoak zaindu behar direla uste dute. AEBetan dauden fondoak hain zuzen ere.

Amerikarrek Europar banketxeek dituzten fondoak handitzeko, diru sarreren sistema bera berregituratu behar dela diote. Ezadostasun asko eta handiak gainera, batasuna behar beharrezkoa den une honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea