Mundua -
Frantzia
Hollanderen Ogasun ministro ohia zigortu dute, iruzur fiskalagatik
Jerome Cahuzaci hiru urteko kartzela-zigorra jarri diote, iruzur fiskala eta dirua zuritzea egotzita, atzerrian kontu korronte bat ezkutatzeagatik.
Agentziak | Erredakzioa
Jerome Cahuzac Frantziako Ogasun ministro ohiari hiru urteko kartzela-zigorra ezarri diote ostegun honetan, iruzur fiskala eta dirua zuritzea leporatuta, atzerrian kontu korronte bat ezkutatzeagatik.
Duela lau urte piztu zen eskandalua dela eta, Cahuzacen emazteari bi urteko zigorra jarri diote, eta Francois Reyl bankariari eta Reyl erakundeari isunak jarri dizkiote; 1,8 milioi eurokoa, azken horri.
Hasiera batean, ministro ohiak ukatu egin zuen ehunka mila milioi atzerrian ezkutatuta izatea, baina 2013an onartu egin zuen kontu korronte bat izan zuela Suitzan 20 urte luzez, eta Singapurrera eraman zuela ondoren. Halako konturik ez zuela esan zuen Cahuzacek Parlamentuan izan zen eztabaida bizi batean.