Mundua -

EZBEHARRA

60 pertsona hil dira Nigerian, eliza bateko teilatua behera etorrita

Ekitaldi erlijioso bat ospatzear zirela, eraikinaren teilatua behera etorri zen, atzo, eta bertan zeudenak harrapatuta geratu ziren; 60 pertsona hil  ziren eta dozenaka zauritu.

60 hildako Nigerian eliza ebanjeliko bateko teilatua behera etorrita

0:22

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 60 pertsona hil ziren, atzo, larunbata, Nigeriako Uyo hirian, eliza abanjeliko bateko teilatua behera etorrita. Herrialdearen hego-ekialdean dago Uyo.

Hango hedabideek zabaldu dutenez, ekitaldi erlijioso bat hastear ziren, ezbeharra gertatu zenean. NAN berri agentziaren arabera, baliteke hildakoak 60 baino gehiago izatea.

Zauritutakoak ere asko izan ziren, tartean, ekitaldian parte hartzekoa zen Udom Emmanuel Akwa Ibomeko gobernadorea.

Muhamadu Buhari Nigeriako presidenteak bere doluminak adierazi dizkie biktimen senideei, nazio osoaren izenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea