Mundua -

Izendapena

NBEko idazkari nagusiaren karguaren zina egin du Antonio Guterresek

Batzar Nagusiak urrian izendatu zuen Guterres NBEko idazkari nagusi berria, bozketa batean nagusitu ostean.

Antonio Guterres, NBEko idazkari nagusiaren karguaren zina egin ostean. Argazkia: EFE
Antonio Guterres, NBEko idazkari nagusiaren karguaren zina egin ostean. Argazkia: EFE
Antonio Guterres, NBEko idazkari nagusiaren karguaren zina egin ostean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Guterres Portugaleko lehen ministro ohiak Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusiaren karguaren zina egin du astelehen honetan, abenduak 12. Dena den, Guterresek urtarrilaren 1ean hartuko du Ban Ki-moon egungo idazkari nagusiaren lekukoa.

“Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi bezala esleitzen dizkidaten betebehar guztiak leialtasunez, diskrezioz eta ardurarekin beteko ditudala zin egiten dut”, esan du ingelesez Portugaleko lehen ministro ohiak NBEko Batzar Nagusiaren aurrean.

Batzar Nagusiak urrian izendatu zuen Guterres NBEko idazkari nagusi berria, bozketa batean nagusitu ostean. Izan ere, portugaldarra hasieratik nagusitu zen Segurtasun Kontseiluak proposatutako beste hautagaien artean.

Ban Ki-moonen eginkizun handienetakoen artean, ondorengoak nabarmendu dituzte: aldaketa klimatikoari buruzko Parisko akordioa, garapenerako estrategia berriak eta genero berdintasunaren alde egindako lana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 NBE albisteak Gaurko azken orduko albistea