Mundua -

Sexu gehiegikeriak

Bruselako Artzapezpiku-barrutiaren miaketagatik, Vatikanoa kexu

"Harridura handia" erakutsi dute miaketak "egiteko moduagatik", baita euren "sumina" ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dominique Mamberti monsinoreak, Vatikanoko Kanpo Erlazioetarako idazkariak, Belgikako enbaxadorea deitu du pederastia kasuak ikertzeko garaian Meline-Bruselako Artzapezpiku-barrutian egindako miaketak egiteko moduengatik kexu.

Vatikanoko idazkariak "harridura handia" erakutsi du miaketa "egiteko moduak" direla eta. Era berean, "sumina" ere erakutsi du "Jozef-Ernest Van Roey eta Leon-Joseph Suenens, Malines-Bruselako artzapezpikuen hilobiak urratu izanagatik".

Hala eta guztiz ere, Estatuko Idazkariak Elizaren aldetik adin txikikoen aurkako edozein bekatuzko ekintza kriminalengatik bere gaitzespen tinkoa berretsi du. Horrez gain, egindako kaltea konpontzeko beharra azpimarratu du, justiziaren eskakizunei eta Ebanjelioaren ikaspenei men eginez.

Artzapezpikuek justizian eta bere lanean sinesten dutela ziurtatu dute. Gaurko miaketa ere konfiantza berberarekin hartu dute, eta horregatik ez dute adierazpenik egin nahi izan oraingoz.

Miaketa hauek Brujaseko artzapezpiku berriaren izendapenarekin batera datoz. Bere aurrekoak orain dela hilabete batzuk utzi behar izan zuen kargua, adin txikiko bati sexu gehiegikeriak egin zizkiola onartu eta gero.

Maiatzean, artzapezpiku belgikarrek apaiz pedofiloen biktimei barkamena eskatu zieten publikoki, jasotako gehiegikeriengatik, zein Elizaren isiltasunagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea