Mundua -
'Playing the Enemy'ren egilea
John Carlin: 'Hegoafrikan giza balorerik onenak daude'
Halaber, ETBk hegoafrikar bihotzean egindako elkarrizketa batean Carlinek esan duenez, "bederatzi herrialdetan bizi ostean, ez dut Hegoafrikak bezala harrapatu nauen herrialderik topatu".
eitb.com
Mundialeko giroan ETBk egindako elkarrizketa batean Carlinek adierazi duenez, "bederatzi herrialdetan bizi ostean, ez dut Hegoafrikak bezala harrapatu nauen herrialderik topatu. Hemen badago zerbait oso berezia dena". " Hegoarfrikan giza balorerik onenak daude".
Kazetariak bere liburuaren errepasoa egin du, baita ere azaldu du nola 1995ko ekainaren 24an egin zen magia Ellis Parken, historia betirako markatuko zuen rugby partida ospatu zenean. "Mandela ez da eskuzabaltasuna bakarrik, Gandhi edo Jaungoikoaren moduko bat, politiko oso pragmatikoa ere da eta hemen gatazka korapilatsua kopontzea lortu bazuten, jendeak bere emozioak eta mendeku egarria aldera batera uzteko adimena izan zuelako izan zen, etorkizunari begira".
Halaber, gaineratu duenez, Mandela "konbentzitu beharreko kide asko zituen, lidergo politiko lan handia egin zuen. Gainera, azkeneko inkestaren arabera jardun eta euren mezua herriak entzun nahi duenari egokitzen duten politikarien garaian".