Mundua -
Goi-bilera
G-8ak ontzidiaren erasoa 'deitoratu' eta Ipar Korea gaitzetsi du
Munduko zortzi herrialde aberatsenek Irani haien mugen barruan adierazpen askatasuna errespetatzea eta Birmaniak preso politiko guztiak askatzea eskatu dute.
Erredakzioa
Munduko Zortzi herrialde aberatsenen taldeak Israelek Gazara laguntza humanitarioa zeraman ontzidiari egindako erasoan egindako hilketak "deitoratu" eta blokeo "sostengaezinaren" murrizketa onetsi dute.
Ontarion (Kanada) Britainia Handia, Kanada, Frantzia, Alemania, Japón, Italia, Errusia eta AEBen artean egindako bileran nazioarteko istiluen egoera aztertu dute. Taldeak adierazpen askatasuna errespetatzea eskatu dio Irani eta Ipar Korea gaitzetsi du, ustez, Hego Koreako ontzia ondoratzeagatik.
Afganistani buruz, Hamid Karzai presidenteari bere herrialdeko egoera politiko ezegonkorrean eta segurtasunean garapenak aurkeztea eskatu diote. Eta Birmaniako agintariei preso politiko guztiak askatzeko esan diote.
G-8ak egindako bilera igandean, Toronton, G-20aren ordezkariek izango duten goi-bileraren aurrekaria izan da. Nazioarteko krisiari aurre egiteko neurrien ondorioak aztertuko dituzte.