Mundua -
Referenduma
Kirgizistan, Erdialdeko Asiako lehenengo errepublika parlamentarioa
Lehenengo datuen arabera, bozkatu duten herritarren % 68k sistema partamentarioa babestu dute.
Erredakzioa
Rosa Otumbayeva bitarteko presidenteak onartutzat eman du Konstituzioa, Kirgizistan Erdialdeko Asiako lehenengo errepublika parlamentarioa bilakatuz.
Bozketa "iruzurrik, presiorik eta botere abusurik gabe" egin dutela azpimarratu du Otumbayevak. Erreferendumaren emaitzak "tratsizio epeko presidente botereak" eta Gobernuaren buruzagitza eman dizkio.
Otumbayevak gogoratu duenez, laster Parlamentu berrirako hauteskundeak egingo dituzte eta udazkenean herrialdeak "botere legezko organo guztiak" izango ditu.
Bitarteko presidenteak adierazpen horiek egin ditu bozketaren emaitzak oraindik hiruzpalau egun igaro arte jakingo ez diren arren.
Datuen arabera, erreferendumak % 69ko partaidetza izan du, eta bozkatu dutenen % 68 sistema parlamentarioa ezartzearekin ados dago.