Mundua -
Azterketa
Politikari alemaniarrek etorkinentzako inteligentzia froga eskatu dute
Kristaudemokraten Batasuna alderdi kontserbadoreak "immigrazioaren irizpideak aldatzea" proposatu du, "gure herrialdearentzat baliagarriagoa izan dadin".
Erredakzioa
Alemaniako politikari kontserbadoreek inteligentzia test bat exijitu dute etorkizuneko etorkinentzat Alemanian sartu ahal izateko, Bild egunkari alemaniarrak gaur zabaldu duenez.
Peter Trapp Kristaudemokraten Batasuneko Barne saileko bozeramaileak "immigrazioaren irizpideak aldatzea" proposatu du, "gure herrialdearentzat baliagarriagoa izan dadin".
"Hezkuntza eta lanerako gaitasuna bezain garrantzitsua da inteligentzia. Horregatik egiten dut inteligentzia frogaren aldeko apustua", izan ere, "ezin dute tabu izaten jarraitu", Trappek gaineratu duenez.
Markus Ferber Sozialkristauen batasuneko arduradunak ere arau berriak eskatu ditu immigrazioarentzat Europar Batasun mailan, eta Kanadako eredua jarri du adibide gisa: "Herrialde handia da eta etorkinen seme-alabei bertakoei baino inteligentzia handiagoa eskatzen diete".