Itxi

2016/12/19

18:32

Mundua

Tiroketa Turkian

Polizia batek Errusiako enbaxadorea hil du Turkian, tiroz

Agentziak | Erredakzioa

Erasotzailea polizia turkiar bat da. "Ez ahaztu Alepo! Ez ahaztu Siria" esan du bere ekintza justifikatzeko.

1:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Polizia batek Andrei Karlov enbaxadore errusiarra hil du tirokatuta Turkian, Errusiako Atzerri Ministerioak jakinarazi duenez.  Gertakariak Ankaran jazo dira, Arte Garaikideko zentro batean, erakusketa baten inaugurazio-ekitaldian.

"Gaur egun tristea da Errusiarentzat; Andrei Karlov enbaxadorea tiroz zaurituta hil egin dute Ankaran", adierazi du Maria Zajarova Atzerri Ministerioaren bozeramaileak.

"Gertatutakoa ekintza terrorista bat izan da eta Turkiako agintariekin harremanetan gaude ikerketa zorrotz egiteko", erantsi du.

Enbaxadorearen hiltzailea lanetik kanpo zegoen polizia turkiar bat da. Poliziaren talde bereziak hil egin du erasotzailea.

Sare sozialetan zabaldutako irudietan ikus daitekeenez, enbaxadorea hizketan ari zela, lepotik tiro egin dio eta ondoren, turkiarrez, oihuka hasi da: "Ez ahaztu Alepo! Ez ahaztu Siria!".

"Gure anai-arrebak salbu ez dauden bitartean, ez zarete seguru egongo. Errepresio hori babesten duen guztiak ordaindu egingo du", ohartarazi du zenbait komunikabidek adierazi dutenez. "Hilda soilik eramango nauzue hemendik", erantsi du.

Erakusketa enbaxadak berak antolatu zuen eta joan den astean eman zuten horren berri. Hurriyet komunikabidearen arabera, horrelako ekitaldi publikoetara bizkartzainik gabe joan ohi zen enbaxadore errusiarra.

Aipatzekoa da Turkia, Errusia eta Irango Atzerri ministroek bihar dira biltzekoak Moskun, Siriako egoerari buruz hitz egiteko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;