Mundua -
Bahiketa
Gurutze Gorriko boluntario espainiar bat bahitu dute Afganistanen
Goizean segurtasun-indarrak hura erreskatatzeko operazioa abiatzekoak ziren, baina ez dakite boluntarioa non dagoen.
Agentziak | Erredakzioa
Afganistango Poliziak astearte honetan azaldu duenez, astelehenean Afganistan iparraldean bahitu duten Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeko langilea espainiarra da. Operazioa abiatu dute ahalik eta lasterren askatzeko.
“Bahitutako Gurutze Gorriko langilea espainiarra da, Hussain-Khil herrixkan harrapatu zuten, Kunduz probintzian”, esan du Mahfuzullah Akbari Kunduzko Poliziaren bozeramaileak. Bahitzaileak oraindik ez dituztela harrapatu azpimarratu du.
“Goizean segurtasun-indarrak hura erreskatatzeko operazioa abiatzekoak ziren, baina ez dakite boluntarioa non dagoen”, gaineratu du.
“Bahiketaren helburua eta arrazoiak oraindik ez daude argi”, nabarmendu du Akbarik.